Argandoñako ingurua naturaz beteta dago, eta lasaitasunez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Mendi, baso eta bide artean, ibilaldi eder asko egin daitezke. Hemen, herritik gertu, natura bizi-bizi sentitzeko proposamen batzuk:


Arabako zaindaria den Estibalitzeko Andre Mariari eskainitako santutegia. XII. mendeko obra erromanikoa da, hasierako gotikoaren elementuak dituena. Batetik, latindar gurutze formako oinplanoa dauka, hiru nabetan zatituta, eta, bestetik, burualdea hiru absidetan zatituta dauka. 1931ko ekainaren 3an, kultura-ondasun izendatu zuten. Santutegiaren ondoan, Arabako Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa bisitatu daiteke.


Askotariko paisaiaz gozatu ahalko du bisitariak, gune urbano eta industrializatuekin hasi eta edertasun handiko gune landatar eta naturalekin buka, tren berezi honen intrashistorian murgiltzeko aukera paregabearekin, “ferrocarril Anglo Vasco” deitutako trenbide zaharraren ibilbidean oraindik dirauten aztarnak bisitatuz eta miretsik.
Erregistro zenbakia: EVI00235