GASTEIZ

Gasteiz hiria askotarikoa da eta denetarik egin dezakezu. Natura, kultura eta gainerakoak. Horregatik, egin ditzakezun ibilbide batzuk proposatzen dizkizugu hemen, hirian barrena sakon aztertu nahi baduzu:

MURALEN IBILBIDEA

Alde Zaharreko eta hiriko auzo batzuetako fatxadetan dauden artelanen galeria bat ezagutzea proposatzen dizugu. Gozatu hiriko artistek eta bizilagunek elkarlanean egindako arte-adierazpen horiez. Ezagutu muralen esanahia, eta izan ezazu horiek sortzeko elkarlaneko prozesuaren berri.

ERAZTUN BERDEA

Gasteizko Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Hasiera 1993an du, oso hondatuta zegoen hiri periferiako ingurumena leheneratzeko proiektu batean, eta gaur egun balio ekologiko altuko naturgunea eta hiriaren aisialdiko gunerik nagusiena da.