ETXEA

Erabilerarik ez zuen etxea zen eta zahartzen ari zenez, etxea berreraikitzeko hautua egin eta etxebizitza turistiko moderno eta eroso bihurtu dugu. Egun, zerbitzu asko eskaintzen dituen etxea da, segurtasun neurri guztiekin eta gure gonbidatuen lasaitasuna eta ongizatea bermatzeko egina. 

Gure asmoa izan da etxea berritzeko prozesuan berritasuna eta egunerokotasunaren erosotasunak bermatzea, baina aldi berean bere jatorrizko xarma eta nortasun berezia zaindu eta mantenduz, iraganaren aztarna gal ez dadin.

GUNEAK

Gune desberdinez osaturiko etxea da; espazio zabalak, lasaiak eta erosoak ditu, argiz beteta eta altzari berriz hornituak. Gune bakoitzak funtzionaltasuna eta goxotasuna uztartzen ditu, eguneroko bizitzarako espazio atseginak eskainiz. 

Zure etxea izango balitz bezala sentituko duzu!

Egongela eta sukaldea

Lehenengo logela

Bigarren logela

Bulegoa

Hirugarren logela

ZERBITZUAK

BALDINTZAK

 

IRITSIERA:  15:00etatik aurrera

IRTEERA:  11:00ak baino lehen

6 PERTSONA BAINO GEHIAGO debekatuta

MASKOTAK ez dira onartzen

FESTAK EDO JAIAK ospatzea debekatuta

 ERRETZEA ez da onartzen

TURISMO ERREGISTRO KODEA:

EVI00235